XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Pitxer bat besterik ez nian ormara bota, gainera, zegoenekoz, arrailadura bat zeukaan.
- Baina pitxerra neurea zuan, badakik?
- Eta, bestalde, ez duk horretarako eskubiderik.
Nikolak horretarako eskubidea bazuela pentsatu zuen, Ninok bere igeltsari-ohorean ofenditu zuelako.
- Badakin nitaz erran zuena?
- Ni pareta zuzen bat eraikitzeko gauza ez nintzela esan zinan, gau eta egun mozkor nengoelako.
- Nire herenaitona bezalakoa nintzela, Pisako dorre okerrean lan egin zuena.
- Baina, Nikola
- Komeria galanta!
- Ez dik batere graziarik.
Ninok Nikolaren aurreko txantxa bat itzultzea besterik egin zuela gertatu zen.
Zeren eta goiz batetan, letra gorriz, atean
- Eta horrek, aldi berean, ez zion Ninori batere graziarik eragin.
Zati batez, borrokatu zuten, oso serioski, bi brometatik zein izan zen txarrena erabakitzeko, eta berriro haserretu egin ziren.
Baina, bapatean, hitzik gabe geratu ziren.
Momok begi handiez begiratzen zien, eta bietako inork ezin azal zezakeen ondo bere begirada.
Baliteke, bere barnetik, haiez barre egiten aritzea? Edo hits zegoen?.
Bere aurpegiak ez zien esaten.
Baina, supituki, bi gizonei ispilu batetan haien burua ikusten zutela zeritzoten, eta lotsa sentitzen hasi ere bai.
- Tira,
Ez nukeen egingo, niri ontzi bat ardo gehiago zerbitzeari ukatu ez baldin bahit.
Legearen kontra zihoaan hori, badakik? Zeren beti ordaindu izan bait diat eta honela tratatzeko arrazoirik ez huen.
- Jakina ba neukala! - erantzun zuen Ninok (...).